EUSKARAZKO NOBELA BELTZA – La novela negra en Euskera

EUSKARAZKO NOBELA BELTZA – La novela negra en Euskera

Euskal nobela beltzaren astea urtero Elizondon, Baztan bailaran, ospatzen da. Baina ba al dago holakorik? Galde lezake norbaitek. Bai, motel, aspalditik gainera. Nik erreparatuko diet nire etxeko apalei bakar-bakarrik, bertan topa ditzaket aspaldi honetan Jon Arretxek sortutako Toure detektibe-igarle maliarraren liburuak, Alberto Ladron Aranaren liburu benetan arrakastatsuak, Arotzaren Eskuak (2006), Ahaztuen Mendekua (2009)  edota Mendekuaren Hazia (2021), hauetako zenbait gaztelera zein ingelesera itzuliak, edota Iñaki Irasizabalena Mendaroko txokolatea (2005), Igelak benetan hiltzen dira (2011) edo Amamotz (2018). Hiru idazleok elkarrengandik zeharo ezberdinak eta txit iaioak, gauza benetan ospatzeko modukoa, eta seguru asko euskal idazlerik jorienak beltzari dagokionez.

  Halere, euskal nobela beltza ez zen hirurokin hasi. Izan ere, bazeuden aurretiaz, eta badaude ere, Itxaro Bordak idatzi ohi dituen Amaia Ezpeldoi detektibearen eleberriak, Migel Angel Mintegiren Larrazaren Esker mila, Marlowe (1996) bezalako eleberri beltzak, Jon Alonsoren Katebegi Galdua goraipatua, bere garaian erruz saldu zen Iñaki Zabaletaren 110. Street-eko Geltokia nobela, behinik behin geure hizkuntzaren neurrian, eta nola ez, aspaldi ere ikastolakumeen artean oso ezagunak izan ziren Gotzon Garateren Elizondoko eskutitzak, Goizuetako Ezkongabeak eta beste, nekazal arloko nobela beltzak, Nafarroako euskal eremuan girotuak, hau da, hau da, euskara nagusi den eremuan.

 Eta egon badaude ziurrenik nire etxeko apaletegian ez dauden beste batzuk, pena da nahi adina irakurri ahal ez izatea, noski. Edonola ere, ez al da benetan pozarren egotekoa geurea bezalako hizkuntza txiki, apal, batean hain aniztasun handia izatea? Nik behintzat izugarria deritzot, zenbait listopasatuk guzti kontrakoa uste izan arren. Bai, badaude euskara bezalako hizkuntza batek goi mailako literatura baino ez argitaratzeko premia duela aldarrikatzen dutenak euskal hiztungoaren mugetatik haratago hedatzearren, nobela beltza ere goi mailakoa izan daitekeela zeharo ahaztuz, noski.  Areago, nobela beltzaren salmentek gainerako euskarazko liburuen argitalpenari dexente laguntzen diotela ere ahazten dute. Zer dela eta azken aurre-iritzi hau? Nik uste gogoratu beharrean gaudela aspaldi xamar ETBko Sautrela literatura telesaio ospetsuan Hasier Etxeberriak Jon Arretxeri egin zion galdera euskal literaturaren hainbat gururen partetik jasotzen duen gutxiespenari buruz, bere lana beti soberan balego bezala.

Todos los años se celebra la Semana Negra en euskera, que no solo vasca, en Elizondo, cabeza del Valle del Baztán. ¿Pero existe algo parecido?, podría preguntar alguno. Pues sí, colega, y además desde hace ya mucho tiempo. Solo tengo que echarle una mirada a las estanterías de mi casa. En ellas puedo encontrar los libros publicados en los últimos tiempos por Jon Arretxe y protagonizados por el detective de origen maliense Toure, los exitosos libros del escritor navarro Alberto Ladrón Arana, varios de ellos traducidos al castellano e incluso al inglés, como Las Manos del Carpintero (2006), La venganza de los olvidados (2009) o La semilla de la venganza (2021), o los libros del Iñaki Irasizabal como El chocolate de Mendaro (2005), Las ranas también mueren (2011) o Aramotz (2018). Tres escritores muy diferentes entre sí y muy dotados, algo digno de celebrar tratándose además de los más prolíficos dentro del género.

 Sin embargo, la novela negra en euskera no empezó con ellos. De hecho, antes de ello ya estaban las novelas protagonizadas por la inspectora Amaia Ezpeldoi creada por la escritora vascofrancesa Itxaro Borda, las novelas negras del Migel Angel Mintegi Larraza como Mil gracias, Marlowe (1996), una novela que en su momento vendió como pocos otros libros escritos en euskera, los de Jon Alonso como el aclamado Kabetegi galdua, la novela que en su momento se vendió como nunca antes un libro escrito en euskera, 110. Street-eko Geltokia del Iñaki Zabaleta, y, cómo no, las novelas de Gotzon Garate, de gran aceptación entre los estudiantes de las ikastolas de la época, Las cartas de Elizondo, Los novios de Goizueta y muchas más, estas últimas novelas de ambiente rural, ambientadas todas ellas en la zona vascófona de navarra.

 Y todavía hay muchas más novelas negras escritas en euskera que no están entre los libros de las baldas de mi biblioteca, es una pena no poder leer todo lo que a uno le gustaría. Con todo, ¿acaso no es para estar contento de verdad con una producción tan variada y de gran calidad en una lengua tan humilde y más minorizada que minoritaria como el euskera? A mí, desde luego, me parece maravilloso, y eso a pesar de la opinión contraria de más de un listillo. Sí, en efecto, porque hay más de uno que opina que un idioma como el euskera, dado su tamaño y condición, debería estar obligado a producir solo obras de gran altura literaria, se supone que con el propósito de que así pudieran trascender más allá de la pequeña comunidad de los vascoparlantes por medio de las traducciones, olvidando, por supuesto, que la novela negra también puede producir obras de gran calidad literaria. También olvidan que el número siempre elevado, respeto al resto de géneros, de la novela negra ayuda al mantenimiento de la producción del resto de libros escritos en euskera. ¿A qué viene entonces semejante prejuicio? Creo que se impone recordar la pregunta que le hizo hace ya mucho tiempo el presentador del prestigioso programa de literatura Sautrela de la ETB, Hasier Etxeberria, al escritor Jon Arretxe acerca del deprecio con el que muchos gurús de la literatura vasca juzgaban su obra considerándola poco más que prescindible.

© Txema Arinas. Berrozti 2021. Todos los derechos reservados.

Impactos: 133

Txema Arinas

Txema Arinas

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies